Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

80 lagun inguru, #MugazMuga ekimeneko lehenengo etapan

Data: .

80 bat lagun animatu gara gaur goizean, Azpeitia #MugazMuga 2021 ekimeneko lehenengo etapa egitera. 8:00etan abiatu gara Herriko plazatik, eta 14:00ak pasatxo iritsi gara Matxinbentara. Bidean, Txalintxo, Samiño eta Izazpiren tontorrak zapaldu ditugu. Giro ezin hobea eta, gure partetik, egunaren balorazio oso positiboa. Jada hasi gara bigarren etapa prestatzen, adi egon!

Eguneko argazkiak gure Flickr kontuan dituzue ikusgai: https://labur.eus/mm01