Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

2. etapa - Azpeitia mugaz muga

Data: .

IMG 20210225 WA0031

🥾 Martxoaren 27an egingo dugu #MugazMuga ekimeneko bigarren etapa, aurrekoan utzi genuen leku beretik: Matxinbentan hasi eta Zurrunzolaraino joango gara, gehienontzat ezezagunak diren parajetan barrena (Nuarbe, Eizmendi eta Altzarte zeharkatuz). 15 kilometroko ibilbide erosoa da eta, beraz, lehenengo etapa baino denbora gutxiago emango digu hau osatzeak (gero bazkariak dituzuenontzat 😉). 

Irteera: 8tan Anbulategi aurrean.

Ordaina: 5€ autobusean bertan.

Covidak eragindako osasun egoera dela eta, kirol ekintzetan beharrezko diren protokoloak jarraitu beharko dira. Gehienez 6 laguneko taldeak antolatuko dira irteera puntuan. Norbaitek izena eman eta irteera egunean sintomarik balu, etxean gelditu beharko du.

Izen ematea (Martxoak 25, ostegun gaueko 21:00 arte):

Eman Izena:

Ibilaldiko Tracka:

15.2 km, 02:45:03