Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

#75tontor: apirileko erronka

Data: .

Datorren ostegunean sartuko gara apirilean eta, honekin, hilabete honi dagokion #75tontor erronkatxoa aurkezten dizuegu. Gaur gaurkoz mugikortasunak dituen baldintzak kontutan hartu ditugu eta, ondorioz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan dauden zazpi gailur dira apirilean egin beharrekoak.

Bestalde, gogoratu martxoko erronka apirilaren 11ra arte luzatu dugula eta, beraz, oraindik ere badituzuela egunak erronkatxo hau osatzeko. Beti bezala, ekimenari buruzko informazio guztia labur.eus/75tontor web orrian duzue. Probestu oporrak eta parte hartu erronkan!