Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

3. etapa - Azpeitia mugaz muga

Data: .

IMG 20210225 WA0031

šŸ„¾ Aste Santutako parentesia pasata, herriko mugak zeharkatzen jarraitzeko unea da. Domusa parean amaitu genuen azken etapa, eta bertatik ekingo diogu bideari: Irurena parean Errezil ibaiaren bailara utzi, SaƱura igo eta handik Lasaora jaitsiko gara, lau bat ordutan osatzea espero dugun ibilbidea. Autobusa erabiliko dugunez, beharrezkoa da gure webgunean izena ematea. Etxe ondoan ditugun bideak dira, baina seguru askok ezezagun dituzuela. Animatu!

Irteera: 8tan Anbulategi aurrean.

Ordaina: 5ā‚¬ autobusean bertan.

Covidak eragindako osasun egoera dela eta, kirol ekintzetan beharrezko diren protokoloak jarraitu beharko dira. Gehienez 6 laguneko taldeak antolatuko dira irteera puntuan. Norbaitek izena eman eta irteera egunean sintomarik balu, etxean gelditu beharko du.

Izen ematea (Apirilak 15, ostegun gaueko 21:00 arte):

Eman Izena:

 

Ibilaldiko Tracka:

17.1 km, 04:26:58