Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

#75tontor: martxoko sariak

Data: .

Egin berri dugu #75tontor mendi erronkako martxoko zozketa, eta irudian dituzue irabazleak. Urtarrilean bezala, hilabete honetan ere sekulakoa izan da zuen partetik jaso dugun erantzuna: 17 lagunek osatu duzue hilabeteko erronka eta, denon artean, 260 gailur egin dituzue.

Hori dela eta, ohiko sariez gain, bi gehigarri zozkatu ditugu. Batetik, Landeta Jatetxea Sagardotegian bi lagunentzako otordua erronka osatu dutenen artean eta, bestetik, Kolpeka Oinetakoen Konponketetan zola aldaketa bat, tontorren bat egin duzuenon artean. Zorionak irabazleei eta eskerrik beroenak parte hartzaile zein babesleei, segi Euskal Herriko tontorrak astintzen!