Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Igandean, Oñatzera bide ez hain ezagunetatik

Data: .

 

ARGAZKIAK IKUSTEKO: https://flic.kr/s/aHsmVpC4Pi

Gaztetxoak dira protagonista gure asteburuko agendan. Egoera epidemiologikora egokituta, eta segurtasun neurriak betez, herriko barrutia ustiatzen jarraituko dugu: Oñatz igo eta jaitsiko dugu igandean, baina bide ez hain ezagunak erabiliz.

Gogoratu gailur hau ere #GazteErronka-ren parte dela eta, beraz, lagun artean ibilaldia egiteaz gain, sari ezberdinak lortzeko zozketan parte hartu dezakezuela. Izena eman beharrik ere ez dago, animatu eta azaldu!