Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Ohar garrantzitsuak erronken inguruan

Data: .

Zenbait ohar garrantzitsu martxan ditugun mendi erronka ezberdinen inguruan, gazte zein helduei zuzenduta:

  1. Irudian dituzue maiatzeko #GazteErronka-ko gailurrak.
  2. Apirileko #GazteErronka-ren zozketa datorren aste hasieran egingo dugu, eta gure sareen bidez emango dugu irabazleen berri.
  3. #75tontor erronkari buruz, imajinatuko duzuen bezala, apirileko erronka etenda daukagu, gaur egun indarrean dauden mugikortasun mugak direla eta. Berreskuratu bezain pronto emango dizuegu hilabete honetako erronkatxoa osatzeko epemuga berriaren berri.

Beste behin ere, barkatu eragozpenak, eta eskerrik asko parte hartzera animatzen ari zareten guztioi!