Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

#MendikoAhotsak: Denis Urubko

Data: .

200 lagundik gora elkartu ginen atzo Soreasu Zineman, Denis Urubko eta Pipi Cardellen emanaldia bertatik jarraitzeko. Himalayismoaren mende honetako izen handienen artean dago Urubko, eta kirol arloan zein erreskatetan bizitakoak partekatuko zituen gurekin, bai eta mendizaletasunari buruzko hainbat hausnarketa interesgarri ere. Ondorioz, #MendikoAhotsak zikloaren laugarren emanaldi honi buruz egiten dugun balorazioa ezin hobea da.

Arestian aurkezle lanak egin zituen elkarteko kideak esan zuen bezala, oso oso pozik gaude antolatzen ari garen ekintza guztietan zuen partetik jasotzen ari garen erantzunarekin. Bide beretik jarraitzera animatzen gaituzue, beraz eskerrik asko guztioi! Eta eskerrak, nola ez, ekimen honetan bidelagun ditugun Kulturaz Kooperatiba eta Azpeitiko Udalari.

And last but not least, Pipi and Denis, it was a real, real pleasure for us to have the opportunity to share those moments with you. You will always be welcome here in #Azpeitia!

Argazkiak: Uztarria Azpeitiko Herri Ataria (eskerrik asko zuei ere! 😉)