Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Xoxoteko Eguna 2021

Data: .

ARGAZKIAK IKUSTEKO: https://flic.kr/s/aHsmVRBUhX

Aurtengo #XoxotekoEguna ezingo dugu ohi bezela ospatu baina, hala ere, Xoxotera igotzera animatzen zaituztegu. Aterpea irekita egongo da, gure materialaren postua jarriko dugu, umeen domina banaketa egingo da... Egongo da zer egina!

Gainera, gailurrean edo Saninazion ateratako argazkiak helarazten badizkiguzue (posta elektronikoz edo sare sozialen bidez), elkartearen 75. urtemugako bi kamisetaren zozketan hartuko duzue parte. Gozatu Xoxoteko Egunaz, urtean behin izaten da eta!