Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Giro ederrean ospatu genuen Xoxoteko Eguna

Data: .

Pandemiak baldintzatutako #XoxotekoEguna izan da aurtengoa ere baina, behintzat, eguraldiak sekulako eguna oparitu zigun. Honi esker, igande guztian zehar jende asko animatu zen Xoxotetik pasatzera eta, horrela, egun berezi honetaz zertxobait gozatzea ahalbidetu zigun. Eguerdian, umeen domina banaketa egiteko beta ere izan genuen gainera.

Bestalde, eta agindu bezala, sare sozialen bitartez edo posta elektronikora argazkiren bat bidali diguzuenon artean bi kamiseta zozkatu ditugu, eta Ainara Iturralde Alberdi eta Aroa Egiguren Gurrutxaga suertatu dira irabazle. Zorionak bioi!

Eguneko argazki galeria guztia gure Flickr-ean duzue ikusgai: https://labur.eus/xoxote2021