Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

#GazteErronka: maiatzeko sariak

Data: .

Gazteek ere gogor dihardute #GazteErronka-ko gailurrak osatzen eta, maiatzean egin beharreko mendien kasuan, 500 parte hartzailetik gora izan ditugu! Zifra hauekin, ezin gusturago zozkatu ditugu agindutako sariak, eta irudian dituzue irabazleak. Zorionak!

Labur.eus/gazteerronka02 estekan dituzue ikusgai parte hartzaileen argazkiak. Eskerrik beroenak parte hartzaile guztiei, herriko eskolei, Azpeitiko Udalari eta Bertan Merkatari elkarteari, guztion artean egitasmo hau posible egiteagatik.