Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Azpeititik Arantzazura

Data: .

20210608 Arantzazu

Ekainaren 19an ibilaldi berezia egingo dugu, garai batean egiten zen Azpeititik Urbia eta Arantzazurako irteera berreskuratuko baitugu. Goizeko 6:00etan aterako gara herritik, eta 18:00ak ingurutan aurreikusten dugu itzulerako autobusa hartzea Arantzazun. Tartean, 40 kilometro eta kontutan hartzeko desnibela. Ibilaldian izena ematea nahitaezkoa da, eta hemen bertan egin dezakezue.

Irteera: 06:00etan Herriko Plazan.

Ordaina: 5€ autobusean bertan.

Covidak eragindako osasun egoera dela eta, kirol ekintzetan beharrezko diren protokoloak jarraitu beharko dira. Gehienez 6 laguneko taldeak antolatuko dira irteera puntuan. Norbaitek izena eman eta irteera egunean sintomarik balu, etxean gelditu beharko du.

Izen ematea (Ekainak 17, ostegun gaueko 21:00 arte):

Pribatasun Politika irakurri eta onartzen dut

Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Lagun Onak MB-k, webgune honen arduradun gisa tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Bidalitako datuak ez zaizkie hirugarrenei emango. Zure kontua sortutakoan, zure profilean datuak aldatzeko aukera izango duzu. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatasun-politikan kontsulta dezakezu.