Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

25 laguneko txangoa, Azpeititik Arantzazura

Data: .

Pasa den larunbatean egin genuen Azpeitia eta Arantzazu arteko ibilaldia. 28 mendizaleko atera ginen goizeko 6:00etan herritik eta, nahiz eta eguraldiaren aurreikuspenak kontra genituen, zorionez oraingo honetan ez zuten asmatu. Mendizaletako bi Zumarragaraino joan ziren eta beste bat Legazpin erretiratu zen, lesio bat medio. Azkenean, beraz, 25 mendizale iritsi ginen Arantzazura, aurrez Urbian bapo bazkalduta. 43 kilometroko txangoa guztira, giro oso onean egindakoa. Hurrengora arte!

Argazki galeria osoa labur.eus/arantzazu2021 estekan duzue ikusgai.