Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

38 gaztetxo, altxorraren bila Izarraitzen

Data: .

38 gaztetxo elkartu ginen pasa den igandean egin genuen orientazio ibilbide hezitzailean. Mapa txiki baten eta iparrorratzaren laguntzarekin, Izarraitz barreneko bidezidor ezezagunetan barneratu ginen, bederatzi baliza bilatzeko asmoz. Honela, altxorraren bila jolastuz, gure elkartearen historia eta ingurune naturalari buruzko hainbat kontu ezagutzeko parada izan genuen. Amaieran, Unanuetarren sagardo eta mosto ekologikoa dastatuz borobildu genuen eguna. Benetan ekimen polita, parte hartzaileek biziki gozatu zutena.