Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

36 mendizale, Europako Mendietara egindako irteeran

Data: .

20210716 Europako Mendiak

Pasa den asteburuan Europako Mendietan izan ginen, 36 mendizaleko talde animosoa. 32 lagunek Espinamatik Peña Viejarako igoera egin zuten, eta gainerako lauek Espinamatik Kablerako bidea. Eguraldi ederra, giro aparta, elkarlana, paisaia zoragarriak… beste behin, ekimenaren balorazio oso positiboa! Hau gutxi balitz, igande goizean dozena bat lagun Cruz de la Viorna ere igo ziren. Eskerrik asko animatu zineten denoi eta hurrengora arte!

Argazki galeria osoa hemen duzue ikusgai.