Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

#NireGailurrak 2021: bozketa fasea!

Data: .

35 argazki jaso ditugu #NireGailurrak mendiko argazki lehiaketaren uda honetako bozketa fasean eta, orain, bozkatzeko ordua da. Gogoratu bi sari daudela: bata, epai-mahaiak aukeratuko duena; bestea, zuek aukeratuko duzuena. Datozen orduetan, Lagun Onak MBren Instagram kontuan argitaratuko dira argazki parte hartzaile guztiak eta, botoa emateko, komentario edo iruzkin bat uztea besterik ez duzue, bozkatu nahi diozuen argazkiaren zenbakiarekin. Animatu parte hartzera, eta zorte on argazkilarioi!

20210907 Nire Gailurrak 2021 3