Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Faltan botako zaitugu 'Kanpox'!

Data: .

Lagun Onak Mendi Bazkunaren ibilbidean oso garrantzitsua izan den pertsona batek utzi gaitu. Tabernan, sukaldari lanetan edo beharrezko zen edozertan, beti laguntzeko prest, beti borondate onarekin. Lagun Onak Mendi Bazkuna osatzen dugun guztion izenean, eskerrik asko bihotz bihotzez elkartearen alde egindako denagatik, eta besarkada estu bat familia eta gertukoei. Faltan botako zaitugu ‘Kanpox’!

20210930 Kanpox