Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

75 urte eguna

Data: .

Urte berezia izaten ari da 2021eko hau gure elkartearentzat eta, urtea borobiltzeko, ospakizun eguna ari gara prestatzen. Azaroaren 27an izango da, larunbata, beraz egin lekua zuen agendetan. Datozen egunetan jakinaraziko dizuegu egitarau osoa, baina bai aurreratzen dizuegu bazkari herrikoia ospatuko dugula herriko Azoka Plazan. Honetarako txartelak bihartik aurrera izango dituzue eskuragai, Lagun Onak MBren tabernan eta Elikagunean. Helduek 25 euro ordaindu beharko dute, eta umeek 10 euro. 

20211026 75 urte eguna