Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Eskola kiroleko mendi irteera jendetsua egin genuen larunbatean

Data: .

Eskola kiroleko mendi irteera jendetsua egin zen larunbatean, eta Lagun Onak Mendi Bazkunako kideak laguntzera hurbildu ginen . Eguraldia lagun eta parte hartze handiarekin, hiru ordu pasako bi ibilaldi osatu genituen herriaren inguruan: gaztetxoenak (LH3 eta LH4) Loiolatik Oñatzera igo eta handik Urrestilara jaitsi ziren, bidegorriz Azpeitira itzultzeko. Nagusiagoek (LH5 eta LH6) Izarraitzen magalean ibili ziren, bide ez hain ezagunetan gora eta behera. Batzuk eta besteek, etxe ondoan ditugun naturguneez gozatzeko aukera aparta izan zuten.

249269004 4370969603020944 8217576784888116617 n