Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

#MendikoAhotsak: Mamen Etxaniz

Data: .

Azaroko #MendikoAhotsak emanaldi zikloan azpeitiar bat izango dugu protagonista: Mamen Etxaniz. Mendizalea, abenturazalea, bidaiaria… Geldiezina, eta batez ere nekaezina. Oraingo honetan, pasa den urtean egin zuen The Great Himalaya Trail-en bizitako esperientzia partekatuko du gurekin: 62 egun oinez, 1.100 kilometro, 65.000 metroko desnibela… Badu zer kontatu!