Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

#MendikoAhotsak: Adam Ondra

Data: .

Abenduaren 10ean erraldoi batek bisitatuko gaitu #MendikoAhotsak emanaldi zikloan: Adam Ondra, eskaladaren legenda biziak. Kirolari bezala, ez du parekorik: txekiarra 9b+ eta 9c zailtasun mailako bideak eskalatu dituen lehenengo tipoa da, 9a zailtasuneko ia 200 bide eskalatu ditu, dozenaka domina eskuratu Munduko Txapelketetan... Emanaldia borobiltzeko, Patxi Usobiaga eskalatzaile eibartarrak gidatuko du ekitaldia. Sarrerak gaur 18:00etan jarriko ditugu salgai, Kulturaz-en web orrian. Ez galdu aukera!