Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Emanaldi berezia, Joxe Luis Eizagirrek atzo eskaini zuena

Data: .

Emanaldi hunkigarria izan zen atzo gauekoa, #MendikoAhotsak zikloko hamargarrena. Joxe Luis Eizagirre azkoitiarra izan genuen protagonista, eta espedizio zinez berezia izan zuen hizpide: 2007an #Peru-ra egindakoa. Zortzi mendizalek hartu zuten parte irteera hartan, tartean gure elkartean hain maiteak ziren eta falta zaizkigun Benan Irureta eta Aritz Odriozola. 5.000 metrotik gorako zenbait mendi egin ostean, #Huascaran mendia (6.768 metro) igo zuten espedizio hartako andinistek, Peruko sabaia dena.

40 bat lagun elkartu ginen Soreasun, eta emanaldiaren balorazio positiboa egiten dugu. Eskerrik asko Joxe Luisi, eta nola ez hurbildu zineten guztioi. Emanaldien atalean, datorren urtera arte!

20211217 Joxe Luis Eizagirre