Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

2021 itxita, 2022 urteari begira

Data: .

Pasa den ostiralean egin genuen elkartearen urteko Batzar Nagusia. Urte berezia izan da 2021 guretzat, Mendi Bazkunaren hirurogeita hamabosgarrena izan baita, baina aldi berean zaila, pandemiaren bilakaerak gure egutegia eta jarduerak erabat baldintzatu baititu. Hala ere, zailtasunak zailtasun, zarata pixka bat ateratzea lortu dugu behintzat!
Datorren urteari begira, lehen hilabeteetan gure urtemugaren programaren parte ziren baina amaitzeko betarik izan ez ditugun jarduerek jarraituko dute (#75tontor mendi erronka, #MendikoAhotsak…). Ostera, jardueraz betetako egutegia prestatu dugu, betiere bizi dugun egoerara egokitzen joango garela. Argi geratzen dena da elkartea sendo dagoela, eta lanerako gogo biziz jarraitzen dugula!
 
20211221 Batzarra