Urtezahar eta urteberri eguneko irteerak
Ohi bezala, Lagun Onak MBko kideok mendian agurtu genuen pasa den urtea, eta mendian eman genion ongietorria berriari. Abenduaren 31n 24 lagun elkartu ginen, Otzaurtetik Arantzazurako ibilbidea egiteko. Giroa lagun, 20 lagunek Aizkorriko gailurra zapaldu zuten bidean, eta gainerakoak zuzenean joan ziren San Adriango tuneletik Urbiara. Urtarrilaren 1ean, berriz, Erlon agurtu genuen urte berria, xanpaina eta gozokiekin lagunduta. Hemen ere, erantzun aparta eman zuen jendeak.
- Aizkorriko argazki galeria: labur.eus/aizkorri2021
- Erloko argazki galeria: labur.eus/erlo2022
Datozen asteei begira, zenbait irteera prestatzen hasiak gara, heldu zein haurrentzat, beraz adi gure sareei hurrengo egunetan!