Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

75. urtemugako posterra

Data: .

Azaroan egin behar genuen ’75 Urte Egunean’ nahi genizuen eman ekimen honen berri baina, atzerapenak eta murrizketak medio, 2021 urtea bera joan zaigu. Kontua da pasa den udazkenean, gure elkartearen 75 urteak ospatzeko ekimen polit bat jarri genuela abian: 1946 eta 2021 arteko urte bakoitzean jaiotako pertsona bati Erlo tontorrean argazki bat ateratzeko eskatu genion. Hau da, 75 urte, 75 lagun, urte bakoitzeko bat. Ostera, guztien argazkiekin, gure 75. urtemugako posterra osatu dugu. Posterra tamaina errealean ikusteko, klikatu eskubiko botoiarekin irudiaren gainean eta erlaitz berri batean ireki.

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ekimen honetan parte hartzera animatu zareten guztioi, kontaktatu ditugun ia pertsona guztiek lehenengoan eta segituan eman baitigute baiezkoa. Parte hartu duten lagunek gure elkartearen tabernan jaso dezakete posterraren kopia bana. Berriro ere eskerrik asko, eta segi dezagun elkarrekin elkartearen bidea egiten!

20211125 Erlo 75 copia