70 lagun, #AzpeitiaIruñea-ko lehenengo etapan
Larunbatean hasi genuen #AzpeitiaIruñea ekimena, gure herria eta Tolosa lotzen dituen etapa eginez. 70 lagun animatu ziren ibilbidea osatzera, Herniotik aurrera gehienontzat ezezagunak ziren parajeetan barrena. Eguraldia lagun, bide atseginaz eta ikuspegi ederrez gozatzeko aukera izan genuen egun guztian zehar. Apirilaren 9an jarraituko dugu ekimenarekin, Tolosatik Leitzarako bidea eginez. Ordura arte!
Argazki galeria osoa labur.eus/3X2gi galerian duzue ikusgai.