Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Domusa Teknik 40MLKren bigarren erdia, lasterka

Data: .

20220224 40MLK lasterka

DATA BERRIA APIRILAK 9!!!!

 Elurragatik ezarritako alerta horiagatik atzeratua! Barkatu eragozpenak

Martxoaren 19an, ibilbidearen lehen erdia egin zen, #Azpeitia-tik Mandubira, Arroita, Sañu, Gazume, Hernio eta Murumendi mendietako gailurrak zapalduaz. 

Bigarren zatia berriz, apirilaren   9an egingo dugu Mandubitik abiatu eta Izazpi, Samiño eta Xoxoteko gainak eginez. 14. kilometroan gutxi gorabehera, anoa postu bat egongo da edariarekin eta janariarekin. Hala ere, komenigarria izango da norberak bidean beharko dituen jan-edanak gainean eramatea.

Oraingoan ere erritmo desberdinetan antolatuko dira taldeak. 

Mandubira autobuses joango gara beraz, web orriaren bitartez eman beharko da izena. Apuntatzeko azken epea, apirilak 7, 22:00.

Apirilaren 9an, goizeko 7:30tan anbulategi aurrean elkartuko gara autobusez Mandubira joan eta bertatik abiatzeko.

Irteeraren kostua 5€.

Animatu gurekin lasterka egitera!

Izen-emate formularioa

Lege oharra eta Pribatasun Politika irakurri

Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Lagun Onak MB-k, webgune honen arduradun gisa tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Bidalitako datuak ez zaizkie hirugarrenei emango. Zure kontua sortutakoan, zure profilean datuak aldatzeko aukera izango duzu. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: lagunonakmb@hotmail.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatasun-politikan kontsulta dezakezu.