Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

'75 Urte Eguneko' bazkariko sarrerak salgai

Data: .

Salgai dira apirilaren 30ean egingo den ’75 Urte Eguneko’ bazkarirako sarrerak. Elkarteko tabernan eta Elikagunean eskura ditzakezue, 25 euro helduena eta 10 euro haurrena. Helduen menua honakoa izango da: basatxerri tabla eta ahate patea; garaiko entsalada; krepa; txerri masailak; eta tarta eta gozo degustazioa. Umeek makarroiak eta haragi-bolak izango dituzte. Aurki emango dizuegu eguneko egitarauen berri ere. Animatu, egun ederra izango da eta!

20220406 Sarrerak salgai