Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Santa Engraziko Eguna, giro onean

Data: .

Pasa den igandean ospatu genuen Santa Engraziko Eguna. Eguraldi makurra, egutegia ere xelebrea jende askorentzat opor amaiera izaki… Baina heldu zein gaztetxoz osatutako talde txukuna osatu zen, bai ibilaldia Azpeititik egitera zein egunean zehar antolatutako ekintzetan parte hartzera.

Beste behin ere, eskerrik beroenak eman beharrean gaude igandekoa bezalako egunetan antolaketa lanetan parte hartzera animatzen diren boluntario guztiei. Zer ginatekeen gu zuen eskuzabaltasunik gabe… Datorren urtera arte!

Argazki galeria osoa labur.eus/santaengrazi2022 estekan duzue ikusgai.

20220427 Santa Engrazi