Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Azpeitia-Iruñea: 3. etapa

Data: .

20220427 3etapa copia

Hurrengo asteko larunbatean, #AzpeitiaIruñea! Ibilbidearen hirugarren etapa da egingo duguna, Nafarroa iparraldeko mendi eta basoez gozatzeko aukera ezin hobea. Leitzatik abiatu, eta Ireber eta Ernaitzu inguruetatik igarota, Aldatzera gutxi gorabehera 15:30ak aldera iristea aurreikusten dugu. Gure web orrian eman dezakezue izena, animatu, ederra izango da eta!

  • Eguna: maiatzak 7, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Irteera: goizeko 8:00etan, anbulategi aurretik.
  • Amaiera: aurreikuspena, 15:30etan amaitzea ibilaldia. 
  • Ordaina (autobusean bertan egingo da):
    • Bazkideak: 10 euro.
    • Bazkide ez direnak: 15 euro.
  • Ibilbidea: hemen

 

Izen-emate formularioa

Lege oharra eta Pribatasun Politika irakurri

Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Lagun Onak MB-k, webgune honen arduradun gisa tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Bidalitako datuak ez zaizkie hirugarrenei emango. Zure kontua sortutakoan, zure profilean datuak aldatzeko aukera izango duzu. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: lagunonakmb@hotmail.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatasun-politikan kontsulta dezakezu.