71 lagun, #AzpeitiaIruñea ekimeneko hirugarren etapan
#AzpeitiaIruñea ekimeneko etapak osatzen segitzen dugu. Larunbatean Nafarroako lurretan izan ginen, Leitza eta Aldatz lotzen dituen ibilbidea egiten. 71 mendizale animatu ziren ingurune hark eskaintzen dituen pagadi eta belardiez gozatzera, eguraldi ederraren laguntzarekin. Hurrengo irteera, ekainaren 4an. Ordura arte!
Argazki galeria osoa labur.eus/leitzaaldatz estekan duzue.