Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

150 lagunek hartu zuten parte igandeko Eskolarteko Ibilaldi Neurtuan

Data: .

150 lagun inguru animatu ziren pasa den igandean Azpeitian antolatu genuen Eskolarteko Ibilaldi Neurtuan parte hartzera. Eguzkia lagun, Arauntza eta Oielantzun inguruetan aritu ziren gaztetxoak, 10 kilometroko ibilaldi luzea eta 6 kilometroko laburra zituztelarik aukeran. Besterik gabe, eskerrak eman ekimena antolatzen lagundu ziguten norbanako eta eragile guztiei eta nola ez, parte hartzera animatu ziren gaztetxo zein gurasoei. Hurrengora arte!

Argazki galeria esteka honetan duzue: labur.eus/eskolartekoa2022

202200511 Ibilaldi Neurtua