Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Reel Rock 16, maiatzaren 26an

Data: .

Eta udaberriko Mendi Astea bukatzeko… Reel Rock 16! Bai, eskaladaren ikus-entzunezko festak Azpeitian egingo du geldialdia. Emanaldiak lau pelikula ekarriko ditu gurera estreinakoz: Bridge Boys (fisuren eskalada beste maila batera eramanda), Big Things to Come (Alex Johnson eliteko eskalatzailearen hamarkada luzeko bidaia), Barefoot Charles (kobazulotan bizi den opera abeslari eta eskalatzailea) eta Cuddle (munduko eskalatzaile onenak, Alpeetako pareta latzenen kontra). Pete Whittaker, Tom Randall, Alex Honnold, Tommy Caldwell… zerbait gehiago menuan? Ba bizkor ibili eta hartu zure sarrera Kulturazen web orrian, 5,5 euroren truke. Animatu!

20220518 ReelRock16 copia