Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Ekainaren 19an, Erga eta Trinitatera gaztetxoekin

Data: .

20220610 Erga copia

Ekainaren 19an, haur eta gaztetxoekin Nafarroara egun pasa joatea proposatzen dizuegu: goizean mendira, eta arratsaldean igerilekura. Ibilaldia egiteko aukeratu dugun parajea Erga mendia eta Trinitateko baseliza dira, eta txangoa Irurtzunetik hasiko dugu. Bazkal ondoren, nahi duenak herri honetako kanpoko igerilekuan hartu dezake bainua, indarrak berritzeko. Ederra plana, ezta? Ba eman izena gure web orrian eta etorri gurekin!

  • Eguna: ekainak 19, igandea.
  • Ibilaldi mota: goizeko mendia ibilaldia + arratsalde pasa Irurtzungo kanpoko igerilekuan.
  • Irteera: goizeko 9:00etan, anbulategi aurretik.
  • Itzulera: itzulerako autobusa 18:30-19:00etan hartuko dugu.
  • Ordaina (autobusean bertan egingo da):
    • Bazkideak: 10 euro.
    • Bazkide ez direnak: 15 euro.
    • Ordainean ez dago sartuta igerilekuko sarrera.
  • Ibilbidea: hemen.