Europako Mendietara irteera
Urtero legez, hemen da gure urteko irteerarik kuttunenetakoa: uztailean, Europako Mendietara! Larunbatean goizean goiz aterako gara eta, behin hara iritsita, bi ibilbide izango dituzue aukeran: bata gogorra, Sotresetik Fuente Deko kablera Vega de Urriellu eta Horcados Rojoseko lepotik barrena (20 km, +1.800 m); bigarren aukera errazagoa da, hasiera eta amaiera berdina ditu, baina ibilbidea Duje bailaratik egingo da, Alivako aterpetik pasata (13 km, +1.000 m). Hemen bertan eman dezakezue izena baina bizkor ibili, plaza kopurua 30era mugatuta dago eta!
- Eguna: uztailak 9, larunbata; eta uztailak 10, igandea.
- Ibilaldi mota: helduen asteburu irteera.
- Irteera: larunbatean goizeko 4:00etan, anbulategi aurretik.
- Larunbateko ibilaldiak:
- 1. ibilaldia: ibilaldi gogorra. 20 km, +1.800 m. Sotres-Vega de Urriellu-Horcados Rojoseko lepoa-Fuente Deko kablea.
- 2. ibilaldia: ibilaldi ertaina. 13 km, +1.000 m. Sotres-Duje bailara-Aliva-Fuente Deko kablea.
- Bi kasuetan, kable erabiliz jaitsiko gara eta handik autobusez Potesera.
- Igandeko ibilaldia (aukerakoa):
- Cruz de la Viorna (1.151 m) mendira joan-etorria.
- Itzulerako autobusa 12:00ak aldera abiatuko da Potesetik eta bazkaria bidean egingo da (ez dago ordainean sartuta).
- Ordaina (autobusean bertan egingo da):
-
- Bazkideak: 60 euro.
- Langabetu eta ikasleak: 45 euro.
- Bazkide ez direnak: 70 euro.
- Ordainean sartzen dena: joateko eta etortzeko autobusa, Poteseko Brisas del Deva albergean larunbateko afaria, lo egitea eta igandeko gosaria.
- Izena emateko azken eguna: uztailak 7, osteguna, 21:00etan.
- Plaza kopurua: 30 pertsona.
Lo leku gehiagoren bila gabiltza. Izena emateko deitu 635721692 telefonora.