Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Osatu dugu Azpeitia-Iruñea!

Data: .

AIweb

Uztailaren 2an osatu genuen #AzpeitiaIruñea ekimena: gure herria eta Nafarroako hiriburua lotu dituen 102 kilometro eta 4.500 metroko desnibel positiboko ibilbidea, bost etapa atseginetan banatuta. 64 mendizale animatu ziren azkeneko txangoa egitera, eguraldia lagun eta Iruñerriako paisaia ederrez gozatzeko aukera eman ziguna. Gero, Iruñean bazkari eder batekin borobildu genuen ekimena. Handik, batzuk Azpeitira bueltatu ziren, eta beste batzuk Larhunera joateko indarrak atera zituzten, Gure Esku-ren Pirinioetako Bidea ekimenean parte hartzeko (honen berri emango dizuegu bihar!).

Laburbilduz, gustura egunarekin, eta gustura oro har Azpeitia-Iruñea ekimen guztiarekin. Eta bai, hasiak gara datorren urtekoa prestatzen!

Azken eguneko argazki galeria osoa esteka honetan duzue: labur.eus/irunea5