41 mendizale Europako Mendietako irteeran
Uztailaren 9 eta 10eko asteburuan Europako Mendietan izan ginen, elkarteak urtero egin ohi duen irteera klasikoetako bat. 41 mendizaleko talde bikaina animatu zen eta, larunbatean, gehienek aukeran genituen bi bideetatik luzeena egin zuten. Igandean, berriz, 20 bat lagun animatu ziren La Viornako igoera egitera. Zeru urdina, eguzki ederra eta giro ezin hobea izan genituen asteburu osoan, ezin gehiago eskatu!
Argazki galeria osoa esteka honetan duzue: labur.eus/picos2022