Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

22 lagun, igandean Jaizkibelera egin genuen irteeran

Data: .

20220719 Jaizkibel

Kostaldera jo genuen igandean, berotik ihesi eta freskura bila. 22 haur, gaztetxo eta heldu animatu ziren txangoan parte hartzera eta lehenengo, goizean, Lezotik Hondarribira joan ginen oinez, Jaizkibel gainetik pasata. Ondoren, arratsaldean, hondartzara. Egun ederra oro har, eta beroaldiari iskin egiteko aproposa oso. Irteera honekin amaitzen dira ikasturte honetako mendi irteerak, hartu atseden datozen asteetan irailean indartsu itzuliko gara eta!

Argazki galeria osoa esteka honetan duzue: labur.eus/jaizkibel2022