Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Pirinioetara irteera

Data: .

20220913 Pirinioak

EGURALDIAREN IRAGARPEN TXARRA DELA ETA, IRTEERA ATZERATUTA GELDITU DA

Iraileko azken asteburuan, Pirinioetara goaz! Bi eguneko zeharkaldi ederra da proposatzen dizueguna, tartean Respomusoko goi mendiko aterpean lo eginez. Ibilbideak Panticosa eta Pont d’Espagne lotuko ditu, eta bidean zehar gailurren bat egiteko aprobetxatuko dugu. Tamalez, plazak nahi baino mugatuagoak dira eta jada zerrenda beteta dugu.

  • Egunak: irailak 24, larunbata, eta irailak 25, igandea.
  • Ibilaldi mota: helduen asteburu irteera.
  • Irteera: larunbatean goizeko 4:00etan, anbulategi aurretik.
    • Ibilaldiak: Panticosatik atera eta Respomusoko aterperako bidea egingo dugu lehenengo egunean, tartean gailurren bat eginez. Aterpetxe honetan lo egin ostean, igandean Pont D'Espagnerako bidea eginez osatuko dugu zeharkaldia. 
    • Ezaugarriak: bi egunen artean +35km eta +2.000m.
  • Itzulerako autobusa igandeko ibilaldia amaitzean aterako da Pont D'Espagnetik eta bazkaria bidean egingo da (ez dago ordainean sartuta).
  • Ordaina (aurrez egin beharko da): 70 euro.
    • Ordainean sartzen dena: joateko eta etortzeko autobusa, Respomuso albergean larunbateko afaria, lo egitea eta igandeko gosaria.
  • Izena emateko azken eguna: PLAZAK BETETA.