Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

75 mendizale Artikutzara egindako irteeran

Data: .

20221020 Artikutza

75 lagun inguruk hartu zuten parte pasa den igandean Artikutzara egin genuen mendi irteeran. Adin guztietako mendizaleak animatu ziren, eta 12 kilometro inguruko ibilbidea osatu genuen, baso zoragarrietan barrena. Eguraldia ere alde izan genuen, eta txistuarekin eguna musikatu zigunik ere izan zen. Beraz, ezin gehiago eskatu igandeari.

Argazki galeria osoa labur.eus/artikutza2022 estekan duzue. Eskerrik asko parte hartzera animatu ziren mendizale guztiei eta hurrengora arte!