Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Emakumeak protagonista abenduko Mendi Astean

Data: .

20221021 Mendi Astea

Aurtengo abenduko Mendi Asteak emakume aurpegia izango du, andrazkoak baitira aurreikusitako hiru ekitaldietako protagonistak. Hirurek partekatzen dutena da kirolari erraldoiak direla eta beraien diziplinetan mundu mailako errekonozimendua erdietsi dutela: Silvia Trigueros, ultramaratoietan eta mendi lasterketetan; Silvia Vidal, eskalatzen, alpinismoan eta esplorazio lanetan; eta Pipi Cardell, eskalatzen eta alpinismoan. Datozen egunetan joango gara sarreren eta gainerako xehetasunen berri ematen