Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

22 mendizaleko taldea Piriniotan

Data: .

20221104 Pirinioak

Urriaren 22 eta 23ko asteburuan Pirinioetan izan ginen, bi egunetako zeharkaldia egiten. Eguraldi “ederra” lagun (ikusi argazkiak), lehenengo egunean Baños de Panticosatik Respomusoko aterperako bidea egin genuen, tartean Tebarray (2.916 metro) mendia igota. Bigarrengo egunean, aterpetxea utzi eta Pont d’Espagnerako ibilbidea osatu genuen, Gran Fatxako lepotik pasata. Lehenengo eguneko eguraldia “ederra” bazen, igandekoa “zoragarria” bezala definitu dezakegu.

Kontuak kontu, talde indartsua eta mendizaleen artean giro ezin hobea (komatxorik gabe) izan genuen bi egunetan zehar eta, hori dela eta, asteburuaren balorazio oso positiboa egiten dugu mendi elkartetik. Argazki galeria osoa labur.eus/pirinioak2022 estekan duzue ikusgai. Hurrengora arte!