Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Parte hartze ona asteburuko ekimenetan

Data: .

Larunbaterako bi ekintza genituen antolatuta, eta bietan jendearen erantzuna oso ona izan zen. Batetik, goizean Malen Osak zuzendutako entrenamendu saioa izan genuen, Domusa Teknik 40MLK lasterketara begira. 44 lagun animatu ziren parte hartzera, horietatik 33 emakumeak. Ekintza biribiltzeko, hamaiketakoa eta hitzaldia izan genituen gure egoitzan. Eskerrik asko lasterketaren antolaketan dabilen lan taldeari, Azpeitiko Udalari eta nola ez, Malen berari. Nahi duzunera arte!

Egun berean, mendiko lehen sorospenen ikastaroaren saio berria egin genuen, Euskal Mendizale Federazioaren laguntzarekin. Hemen ere, eskaini genituen plaza guztiak beteta! Ikastaroa interesgarria eta erabilgarria izan zen, eta parte hartzaileak gustura gelditu ziren. Eta guk… ba asteburuaren balorazio ezin hobea egiten dugu. Hurrengora arte!

20221108 Malen Osa

20221108 Lehen sorospenak