Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Silvia Vidalen emanaldirako sarrerak salgai

Data: .

20221214 Silvia Vidal copia

Abenduko Mendi Asteko bigarren saiorako sarrerak salgai daude jada. Gonbidatua, punta-puntakoa: Silvia Vidal, eskalatzailea, esploratzailea, alpinista… denetik egin du emakume honek! Ezaguna da bakarka munduko txokorik isolatuenetan egin dituen lanengatik, esaterako Patagonian, Alaskan, Indian edo Pakistanen. Pasa den urtean, gainera, Urrezko Pioleten aipamen berezia jaso zuen. Mendiko Ahotsak zikloaren hamalaugarren saioa izango da, eta sarrerak Kulturazen web orrian aurkituko dituzue. Animatu!