Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Aizkorri+Aratz zeharkaldia

Data: .

20221119 AizkorriAratz atzeratuta

Eguraldi txarragatik momentzuz atzeratuta!

Hurrengo asterako, ibilbide zertxobait gogorxeagoa proposatzen dizuegu: Brinkolatik abiatu, Aizkorri barrenak zeharkatu, gailurrera igo, ondoren Aratzera jo, hau gainditu eta ostera bigarren mailako pare bat gailur txiki egin ostean Araiara jaistea. Denetik eskaintzen du ibilbideak: baso ederrak, aldapak, gailurrak eta mendialdetik lautadara zeharkaldia egiteko aukera. Animatzen? Ba eman izena gure web orrian eta etorri gurekin!

  • Eguna: azaroak 19, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Irteera: goizeko 8:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina:
    • Bazkideak: 10 euro.
    • Bazkide ez direnak: 15 euro.
  • Izen emateko azken eguna: azaroak 17, osteguna, 21:30etan.