Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Salgai daude Pipi Cardellen emanaldirako sarrerak

Data: .

20221215 Pipi Cardell copia

Abenduko Mendi Asteko hirugarren saiorako sarrerak ere eskuragai dituzue, Kulturazen web orrian (10 euro + gastuak). Gonbidatua gurekin izan genuen pasa den urtean, laguntzaile lanetan, baina oraingoan bera izango da protagonista nagusia: Pipi Cardell! Eskalatzailea, mendizalea, eskiatzailea, alpinista… Mendiarekin lotutako ia diziplina guztiak ukitu ditu, eta denetan bikain aritu da.

Granadarrak Sierra Nevadan eman zituen bere lehen pausuak, baina aspaldi egin zuen mundura jauzi (Chapayev edo Gasherbrum IIn egindako lanak dira honen adibide), eta egun Estatuko alpinista errespetatuenetakoa da. Ez galdu bere bizipenak entzuteko aukera!