Denis Urubkok hitza hartuko du Pipi Cardellen emanaldian
Berri oso onak ditugu datorren asteko Mendi Astera begira! Osteguneko emanaldiaren ostean, Denis Urubko handia izango dugu tranpaldoan, aurten argitaratu duen liburua aurkezten. Beraz, Pipi Cardellen emanaldiaz gain, alpinismoaren legenda handiarekin gozatzeko tartetxoa ere izango dugu abenduaren 15ean. Sarrerak Kulturazen web orrian dituzue, ez lokartu eta bizkor ibili!