Neguko Mendi Astearen balorazio oso ona egin dugu
Aho zapore gozoa utzi digu aurtengo neguko Mendi Asteak. Hiru emanaldi izan dira, maila oso altukoak hirurak, non emakumeak izan diren protagonista. 40 lagun inguru elkartu ginen asteartean Silvia Trigerosen ibilerak entzuteko, 70 pertsona hurbildu ziren Silvia Vidal ikustera eta dozena bat gehiago atzo, Pipi Cardell eta Denis Urubkorekin gozatzeko. Eskerrik asko ekimena aurrera eramaten lagundu diguzuen eragile eta laguntzaile guztiei, eta nola ez, emanaldietara hurbildu zareten denoi. Laster arte!