Urtea amaitzeko, Aizkorrira
Urtea ondo bukatzeko, Aizkorrira egin ohi den mendi irteera egingo dugu: Otzaurtetik atera, gailurrera igo eta Urbiara jaitsi, Arantzazurako bidea eginez amaitzeko. Gure irteera klasikoetako bat, urteari gehien gustatze zaiguna eginez agur esateko: mendian! Izen ematea jada martxan dugu gure web orrian, beraz animatu eta etorri gurekin!
- Eguna: abenduak 31, larunbata.
- Ibilaldi mota: goizeko irteera.
- Irteera: goizeko 7:00etan, anbulategi aurretik.
- Ordaina (autobusean bertan egingo da):
- Haurrak eta bazkide diren helduak: 5 euro.
- Bazkide ez diren helduak: 8 euro.
- Izena emateko azken eguna: abenduak 29, osteguna, 21:00etan.