Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Oletako estazio megalitikora bisita gidatua

Data: .

20230111 Oleta megalitoak copia

Hurrengo asteko igandean, urtarrilaren 22an, Oletako estazio megalitikora bisita gidatua egingo dugu, Antxieta arkeologia elkarteko kide baten azalpenekin. Ekimena ‘101 arrazoi mendietan zentral eolikorik ez eraikitzeko’ egitasmoaren testuinguruan kokatzen da. Autobusez zein oinez joateko aukera egongo da, eta Oletako tumuloa, Iruarrietako trikuharriak eta dolmenak eta Pagobakarreko tumuloa bisitatuko dira. Agiro Mendi Kluba, Anaitasuna MB, Lagun Onak MB, Sokaitz Eskalada Taldea, Oletan ere ez! eta Sañu Bizirik! eragileek elkarlanean antolatu dugu irteera, eta gure web orriaren bitartez eman dezakezue izena.

  • Eguna: urtarrilak 22, igandea.
    Ibilaldi mota: bisita gidatua (Antxieta arkeologi taldeko aditu batekin).
    Irteera:
    • Autobusez: 9:00etan anbulategi aurrean.
    • Oinez gerturatu nahi izanez gero: 11:00tan Oletan.

Izen emateko deitu 689 898 493 telefonora.